Bilbo Kantari Aste Nagusian

Bilbo kantari

Operación Triunfotik bota zintuzten hizkuntza arraroan abesteagatik? Gure bilbotar txikiteroei protagonismoa kentzeko gogoak dituzu zure abots betearekin? Bilboko Konpartsek espero zenuena daukate. Etor zaitez gurekin betiko euskaldun kantak abestera.

Bilboko Konpartsok ondo dakigu BILBO KANTARIko lehen egunean Freddy Mercuryren ahotsa dena hirugarren egunean Joaquin Sabinaren ahots urratua bihurtu daitekeela, baina guri bost… Anima zaitez kantatzera!

Eguna/ordua

Eguenean (Abuztuaren 24ean) eta zapatuan (Abuztuaren 26an) gaueko 20:00etan La Bolsa eraikinetik hasita.

BILBOKANTARIeskuliburua (PDF formatoan).

2 Erantzun to “Bilbo Kantari Aste Nagusian

  • Ana Mari Gabika-Aldekoa
    2 urte ago

    Arratsalde on:
    Jai egitarau orokorrean, BILBO KANTARI ekitaldia iluntzeko 7:30etarako dago iragarrita eta zue webwan 8retarako. Zein da zuzena?
    Galdera bat: non eta noiz erosi daiteke ekitaldian erabiliko dan kantu liburua?

    Zuen erantzua¡na eskertuz,
    Ana Mari Gabika-Aldekoa

    • Bilboko Konpartsak
      2 urte ago

      Arratsalde on Ana Mari,

      Wengunean zuzendu berri dugu, 19:30etan izango da.

      Liburuxka ekitaldian bertan erosi ahalko duzu.

      Ondo izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude