Hiri Krosa 2023 – Arautegia

1. BILBOKO KONPARTSAK

ASTE NAGUSIA XXV. HIRI KROSA antolatzen du, asfaltoko lasterketa herrikoia eta federatua.

Izena emateko, sartu hemen.

2. DATA / LEKUA

Lasterketa, Bilbon 2023ko abuztuaren 25ean ospatuko da. Nahi duen guztiak parte har dezake, sorterria edozein izanik, eta federatua egonik ala ez. Aurretiaz izena eman eta dorsala hartu beharra dago.

3. PROBA, ADINA , DISTANTZIAK ETA IRTEERAK

TXUPETEAK & TXIKIAK (300 dortsal )

  • DISTANTZIA: 450 m
  • URTEA: 2017 – 2023
  • IRTEERAK: 17:00 neskak // 17:10 mutilak

PRE-BENJAMIN, BENJAMIN & ALEBIN (250 dortsal)

  • DISTANTZIA: 900 m
  • URTEA: 2011 – 2016
  • IRTEERAK: 17:20 neskak // 17:35 mutilak

HAUR, KADETE & GAZTEAK (150 dortsal )

  • DISTANTZIA: 1250 m
  • URTEA: 2006 – 2010
  • IRTEERA: 17:50

GURPIL-AULKIAK (15 dortsal )

  • DISTANTZIA: neskak 900 m // mutilak 1800 m
  • IRTEERA: 18:05

SENIOR & BETERANOAK (1.200 dortsal)

  • DISTANTZIA: 6000 m
  • URTEA: 2005 eta aurrekoak
  • IRTEERA: 18:25

4.  KRONOMETRAJEA

Txipa izango duen dortsala erabiliko da.

5. IBILBIDEAK

  • TXUPETEAK ETA TXIKIAK (450m – buelta 1):  Viuda de Epalza (Irteera)  – San Nikolas – Areazta (bira) – Viuda de Epalza (Helmuga).
  • PRE-BENJAMIN, BENJAMIN ETA ALEBIN (900m – 2 bira): Viuda de Epalza (Irteera)  – San Nikolas – Areatza (bira) –  Viuda de Epalza (Helmuga).
  • HAUR, KADETE ETA GAZTEAK (1250m – 3 buelta): Viuda de Epalza (Irteera) – San Nikolas – Areatza (bira) – Viuda de Epalza  (Helmuga).
  • GURPIL-AULKIAK (Emakumeak: 900m – 2 buelta/ Gizonak: 1800m – 4 buelta): Viuda de Epalza (Irteera)  – San Nikolas – Areatza (bira) – Viuda de Epalza (Helmuga).
  • SENIOR eta BETERANOAK (6000m): Vda. Epalza (Irteera)  – Areatza – Areatzako Zubia – Ripa – Uribitarte pasealekua – Ingeleseko kanpa kaia – Guggenheim Museoa – Evaristo Churruca Kaia –  Euskalduna Jauregia – Itxas Museoa eta itzulia leku berberetik Vda . Epalzaraino.(Helmuga).

7. IZEN-EMATEA

Doako izen-ematea EKAINAREN 19tik aurrera kategoria bakoitzeko kupoa bete arte, honako helbidean:  izen-ematea

8. DORTSALAK JASOTZEA

  • Uztailaren 3, 4, 5 eta 6an 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, 10, 11, 12 eta 13an, 11:00etatik 13:00etara eta 8an larunbata 11:00etatik 13:00etara Bilboko Konpartsen lokalean, (Zabalbide 5)
  • Lasterketa egunean bertan, goizeko 11:30etatik arratsaldeko 15.00ak arte Bilboko Areatzan, Pinpilinpauxa eta Hontzak konpartsen aldamenean, Areatzako aparkalekuaren aurrez-aurre.

Azken orduko jende-samalda sahiesteko, eskertuko genizueke dortsala jasotzea lasterketa eguna baino lehenago.

Ez jasotako dortsalak ez ditugu banatuko.

9.SARIAK

Sari banaketa arratsaldeko 7:30etik aurrera izango da, helmugaren ondoan egongo den kamioi eszenatokian.

  • Lehen hiru gizon sailkatuek SENIOR & BETERANOAK kategorian, trofeoak eta opariak jasoko dituzte.
  • Lehen hiru emakume sailkatuek SENIOR & BETERANOAK kategorian, trofeoak eta opariak jasoko dituzte.
  • Lehen hiru sailkatuek, gizonen edo emakumeen  GURPIL-AULKIAK mailan, trofeoak eta opariak  jasoko dituzte.
  • Lehen hiru sailkatuek, (gizon eta emakume) , PRE-BENJAMIN, BENJAMIN & ALEBIN mailan, trofeoa eta opariak jasoko dituzte.
  • Lehen hiru sailkatuek, (mutil eta neskak)  HAUR, KADETE & GAZTEAK kategorian, trofeoa eta opariak jasoko dituzte.
  • Lehen hiru sailkatuek,  (mutil eta neskak),  TXUPETEAK & TXIKIAK kategorian, trofeoa eta opariak jasoko dituzte.
  • Lehen gizon bilbotarrak SENIOR & BETERANOAK  kategorian, trofeo bana jasoko du.
  • Lehen emakume bilbotarrak SENIOR & BETERANOAK  kategorian, trofeo bana jasoko dute.
  • Lehen emakume konpartsakideak, edozein  kategorian, trofeo bana jasoko dute.
  • Lehen gizon konpartsakideak, edozein kategorian,  trofeo bana jasoko dute.
  • Lasterketa amaitzean beste partehartzaile guztiei Bilboko Konpartsen kamiseta bat, opariak eta jatekoa eta edatekoa emango zaie.

10. SAlLKAPENAK ETA ARGAZKIAK

Probaren sailkapenak eta argazkiak hemen argitaratuko dira : https://www.flickr.com/photos/bilbokokonpartsak/albums

12.BETEBEHARRAK

  • Antolakuntzak ez du probak irauten duen bitartean ikusleei zein atletei gertatu ahal zaizkien kalteen ardura hartzen,ezta hirugarren batzuk parte-hartzaileak diren atletei eragin ahal ditzaizkieketen kalteetaz ere.
  • Izena eman gabe parte hartzen duena bere kabuz ibiliko da, erantzukizuna berea izanez. Horretaz parte, eskertuko genieke helmuga ez zeharkatzea.
  • Izena ematean, honako arauak onartu egiten dira.

13. ALDAKETAK

Erakundeak proban edozein aldaketa egiteko eskubidea izango du, egoerak horrela eskatuko balu.