Klin Klon sariak 2013

BILBOKO KONPARTSEK eta Txerriaren TXARRIDUNA akademiak

Félix Garci-Arcéluz kazetariak 1915ean abian jarri zuen San Tomas nekazaritza azokaren izpirituaren zaintzaren eta zabalkundearen alde egindako ekarpena aitortuz 2013ko Klin – Klon saria damaiote:

  • El correo egunkariari (Borja Agudo, Jordi Alemany eta Ignacio Perez ) argazkirik onena egiteagatik
  • El correo Egunkariari, ( Josu Garcia) kazetaritza-erreportajerik onena egiteagatik
  • Begoña lumbrerasi ezarritako fruta eta barazki erakusmahaiagatik
  • Erdikoetxe sagardoari ezarritako txakolin salmenta erakusmahaiagatik

2013ko Klin – Klon Diploma damaiote:

  • Koldo Belasko Perez,
  • Borja Lopez,
  • Arantza Zubia,
  • Pedro Juan Martinez
  • La gilda del norteri

San Tomas azokaren 98. edizioan, 2013ko abenduaren 21ean ezarritako erakusmahaiengatik

Egun horretan ere, BILBOKO KONPARTSOK Tomas Deunean zozketatu genituen txerriaren produktuak saridunei eman dizkiegu, zozketa Esnetik eta alde zaharreko ia 100 komertzioen laguntzagatik egin ahal izan dugu, zozketaren bigarren urtea izan da eta poliki poliki gero eta jarraitzaile gehiago izaten ari da. Irabazitako dirua, oinarrizko produktuak erosteko erabiliko dugu eta Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango dizkiogu.

  • 1. Saria. 14673 znb / 19419 (ordezko zenbakia) ez dira agertu, beraz, txerriaren produktuek balio duten diruarekin oinarrizko elikagaiak erosiko ditugu eta gehituko dizkiogu zozketan ateratako produktuetara Bizkaiko Elikagaien Bankura emateko
  • 2. Saria. 02381 znb: KL dendak jaso du
  • 3. Saria. 03339 znb: Kobeta mendi konpartsak jaso du

Eskerrik asko Erdikoetxe Sagardoari inprobisatu duen txakolin dastaketagatik eta Kalderapeko tabernari sariak banatzeko leku atsegina uzteagatik.

[AFG_gallery id=’1′]

KlinKlonSariak2013

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude