Aratusteak 2014. Prentsa oharra

Atzoko Batzorde Mistoan Bilboko Aratustetarako adostu dugunaren inguruan Bilboko Konpartsakek zera adierazi nahi du:

Zorionez Bilbok Gran Via kalea berreskuratu izan du gaurkoan. Bilboko Konpartsetatik zalantzarik gabe poztu egiten gara. Uste dugulako aratusteak ospatzeko Bilbok merezi duen kalea delako, azken urteetan aipatu izan dugun bezala.

Baina gogoratu behar dugu Konpartsetatik azken urteetan luzatu izan dugun mezua: benetan Bilbok merezi eta behar duena batera ospatzea dela, hau da, Batzorde mistotik aratuste bateratuak diseinatu eta ospatu.

Konpartsetatik bide horretan jarraituko dugu, eta datorren urtean aurten zabaldutako bidea jarraitu eta guztion arteko aratusteak ospatuko dugunaz ziur gaude.

Sinbolikoki Gran Via berreskuratzea urrats garrantzitsua da. Azken urteetan 50 taldetik gora izaten gara desfilean eta aurten espazio duin batetik egiteak poztasuna baino ezin du ekarri.

Aukera paregabea beti bezala inauterietan bilbotarrok humore, kritika, irreberentzia eta txantxarako dugun zaletasuna kalera ateratzeko eta Don Carnali behar bezalako harrera egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude