Aurten ere, bigarrenez, txosnagane mendian gailurra egin dugu!

photo1

 

Iaz Bilboko Konpartsok jai herrikoien koloreek kaleak eta mendiak hartuko zituztela iragarri genuen, Txosnagane mendira martxa neurtua antolatuz. Iazkoan 50 bikote ausartu ziren froga honetan parte hartzera.

Aurten apustu polit hau berreskuratu nahi izan dugu, ekainaren 7 honetan Txosnaganera II. martxa neurtua antolatuz. Berrikuntza bezala, iazko ibilbidearekin batera (19.83 km ko luzeera eta 995mko desnibelarekin), ibilbide laburrago bat proposatu dugu, 14.7 kmtako luzeerarekin eta 608 mko desnibelarekin. Biek oso harrera ona izan dute, 200 mendizale baino gehiagok gure inguruko mendiak alaitasunez eta gogotsu zeharkatu dituztelarik.

Berriro ere, parte-hartzaile guztiak zoriondu beharrean gaude, bereziki Lur outdoor kirol dendan gastatzeko baleen eta garaikurren irabazleei. Datorren urtean erabiltzeko materiala eros ezazue!

Ibilbide laburraren irabazleak: Itziar Zubiaurre eta Sandra Arias izan dira
Ibilbide luzearen irabazleak: Jon Orbezua eta Patxi Ingunza

TXOSNAGANE 2014 LABURRA

TXOSNAGANE 2014 LUZEA

ARGAZKIAK

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude