GUREGUNE ANIMALISTA

gureguneFINALcalidadalta

 

 

 

Azaroak 29an, larunbata, GUREGUNE Animalista 2014 ospatuko da Bilbon, Piztiak-ek antolatua eta Bizkaian animalien eskubideen alde lanean aritzen diren elkarte eta talde ezberdinen partaidetzarekin, baita Gipuzkoako eta Kantabriako gonbidatuekin ere.

Jardunaldi borobila izango da: gaztetxoentzako, eta hain gazte ez garenontzako ere, tailer eta ekintzekin, desfileekin, erakundeen proiekzioekin eta kontzertuekin.

10-etan hasi eta 22-tan bukatuko dugu. Egun osoan zehar elkarte guztien mahai informatiboak, merchandishing-a, eta abar topatuko dituzue. Horrez gain bai edaria eta bai pintxo begetalak izango dituen txosna ere egongo da. Halaber, 19-etatik aurrera Bloque H, Serotonina Ska Band eta Bolkete taldeen kontzertuak ere edukiko ditugu.

Gozatzeko jardunaldi parte hartzaile eta herrikoia izango da, baina baita aldarrikatzailea ere, izan ere, beste behin, 12 elkarte ezberdin helburu berdin baten inguruan bilduko gara eta.

Beraz, ekitaldian bertaratzera, parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu era berean elkarte bakoitzak animalien eskubideen alde zein lanetan diharduen ezagutzen duzuelarik.

 

Ondorengoek parte hartzen dute:

-Asociación Segunda Oportunidad
-Colectivo Antitaurino Animalista de Bizkaia
-Galgoleku
-ASAAM
-7vidas
-SOS Bilbao
-Ayra
-PACMA
-Uno de los nuestros
-Askekintza-Liberacción (Gipuzkoa)
-Aspacan (Cantabria)
-Piztiak Konpartsa Animalista

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude