Kale kontzertuak ostegunean Zazpi Kaleetan

flyer-osteguna-kontzertuakBigarren urtez kale kontzertuak antolatu ditugu Alde Zaharreko hainbat txokotan. Aurten,Santa Ageda bezpera eta Aratusteetako eguena egutegian bat egiten duen egun honetan, herri tradizioa egunean zehar entzungo da eta rock and rolla eta bestelako musika estiloek lekua hartuko dute gaueko zortzietatik aurrera.

Talde hauek izango ditugu gaurkoan, 20:00etatik aurrera:

Santa Marian: Leun

Barrenkalen: Gerente / Los Cantores de Lapacho

Hirukigunea: Kualudd

Txakur kalean: Akerjembe Sound Sistema

Maria Muñozen: Makabi

Iturribiden: Boppers DJ-s

Esan beharra dago orain dela hilabete eskas plazaratu genuen musika talde herrikoien izen-emate formularioa guztiz lagungarria izan zaigula aktibitate hau antolatzeko. Guztira hamar herri musika taldek joko dute Aratusteetako eguen honetan kartelan eta mapan ikus dezakezuen kaleetan . Ondo pasa !

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude