Nazkatuta gaude! Eraso sexistarik ez !

Gaur berriz , erasoen aurkako protokoloa aktibatu dugu asteartetik hona egindako eraso sexistei erantzuteko. Ondorioz, elkarretaratzea deitu dugu gaur, abuztuak 26, arratsaldeko 18:00etan Arriaga plazan.

Horrez gain, eta egoeraren larritasuna kontuan hartuta, konpartsok pausu bat gehiago eman nahi dugu gure haserrea gizarteratzeko eta Aste Nagusia gelditu ekimena abiatu dugu. Ordu beteko paroa egingo dugu, 23:30etik 00:30era eta,beraz, txosnak ixteaz gain, denbora-tarte horretan dauden ekitaldi guztiak atzeratuko ditugu.

Honekin batera, gonbitea luzatzen diegu Plaza Biribila, Berastegi, Albia Lorategiak, Pío Baroja eta Alde Zaharreko txosna eta tabernei ekimen honekin bat egin eta euren aktibitatea gelditzeko, eta elkarlanean ari gara udaletxearekin ordu horretan programatuta dauden jai-esparruko ekintzak ere geldi daitezen.

erassorikez_pegatina74x105_logolateral

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude