Farolin eta Zarambolasi egiten zaien epaiketa
Bilboko Aratusteetan ezartzeren arrazoia ohizko aratusteen ezaugarri
berezienetako bat sartzea izan zen.
Ezaugarri berezi horiek nekazal aratusteetan
sortuak (non urteko gaiztoak epaitu eta zigortzen ziren, batzuetan
kalejira edo desfilean agertzen zen panpina edo pertsonaiari egotzita)
modu ezberdinetan hiriko aratusteetan txertatxen dira.
Bilboko kasuan tratamendua "chirene"
izan behar zela iruditu zitzaigun. Horregatik gaizto-ona posizioa
sahiestuz, ezberdinak baina ez aurkakoak ziren beste bi jarrera
hautatu genituen. Bata goreslea, dudarik gabe (bilbotarrok ez
gara irainduak sentitzen "farol" deitzen badigute, are
gutxiago bilbotarra izateagatik bada), eta bestea barregarriagoa.
FAROLIN: Bilbotarraren izakerari atxikituta
dagoen ezaugarria agertzen duen pertsonaia da. Pertsonaiak norbaitek
zerbait bere buruaz edota bere herriaz aipatzen duenean beti argitzen
du :
" Bada Bilbaon gehiago".
Ez nahastu bere izakeraz harro dagoen betiko
bilbotarra andaluziar ahoberoarekin, nahiz eta, zoritxarrez, bertoko
egunkarietako zenbait kazetarik horretarako joera daukan.
Bilbotar bat harrokeriaz ari denean, zazpiehun urteko arrantzal,
merkatari, gastronomiko, industri, futbol eta abarreko gloriak
babesten duelako egiten du. Hau da, finean moderatua da. Ez da
kokiltzen baina ez du engainatzen.
Farolin, bere iharduera publiko edota profesionalean
gailentzeagatik ezezik, bere bilbotar izaeraz harro izateagatik
ere, ezaguna den bilbotarra da (denok dakigun legez, nahi dugun
lekuan sortzen gara bilbotarrok).
ZARAMBOLAS: ( Sarambolas botxoko ahozkeraz).
Zenbait lekutan etiketak jartzeko joera badaukate ere (ona-gaiztoa,
laranja-limoia) ez zen pertsonaia hau sortzean alde txarrean ipinteko
asmorik.
Zarambolas adibiderik onena Felix de Unamuno
dugu, botikarioa eta On Miguelen anaia. Lan egiteko baimena kendu
zitzaion medikuen errezetak zuzentzeko zeukan ohiturarengatik.
Bere ustez medikuek ez zekiten zer preskribatzen zuten. Xelebrea
ere paparrean zerabilen "No me hable de mi hermano"
eskatzen zuen idazkiarengatik.
Hau da, Bilbaok erruz eduki izan duen lagun mota
da, gloriosoa (bilbotar zentzuan) izanda, bizitzatik lasai-lasai
ibiltzen direnetakoa.
Beste Zarambolas, hau beraren merituengatik ilustrea
zena, On Adolfo Guiard dugu, gure hiriaren semerik nobleenetakoa.
BILBAON 701ko Urtarrilaren 15ean.