www.bilbokokonpartsak.com  
    Español
Hasiera
Berriak
Azken Unekoak
Konpartsak
Federakundea
Konpartsen Datuak
Aste Nagusia 2006
Kartela
Udal Egitaraua
Konpartsen Egitaraua
Kontzertuak
Su Ikusgarriak
Gastronomikoa
Herri Krossa
Aerobithon
Txosnak
Jaiaren Mamia
Sorrera
Marijaia
Argazkiak
Pregolariak
Txupinerak
Dotrina Berria
Farolin eta Zarambolas
25. Urteurrena
Sarrera
Diskoa
25 Arte Nagusia
     
 

 

25.Urteurrena. Sarrera

Gezurra dirudien arren, mende laurdena pasa da Bilboko jai herrikoiak sortu zirenetik. Hodei Beltzak jaia bihurtu ziren eta jende pilo bat kalera irten zen.

Geroztik gure jai eskaintza ugalduz eta hobetuz joan da urterik urte. Zalantzarik gabe, urte hauetan zehar izandako Jai Batzordeek egindako lana ez da alferrikakoa suertatu. Hortxe daude parte hartzearen adierazgailuak, hortxe ere hiritarrek erakutsitako aldeko jarrera eta ekitaldiak burutzeko izandako giro ona.

Beraz, bilbotar gehiengoak gustokoa duen jai eredua topatu dugulakoan gaude. Ospatzeko eta harro egoteko arrazoia dela uste dugu. Momentu ona apur bat gelditzeko eta, egindako lanaz zein egiteke dagoenaz hausnartzeko. Ekimen berriak sortzeko garaia.

Udal korporazio eta Konpartsen parte hartzeak fruitu oparo eman du. Herri ekimenak Udalaren ekarpenekin batera, bideratutako kudeaketak antolatzeko eredu jatorra eta zalantzarik gabeko programazio arrakastatsua sortu ditu.

Aurrerapauso gehiago emateko garaia iritsi da. Egindakoa ospatu eta proiektu honekin segitzeko konpromezua adierazteko. Funtzionatzen duen jai eredua oinarritzat hartuta, urtero hobetzeko gogoz, gure Bilbo munduari erakusteko ikuspegiz.

 
 
Estabaidatzeko

Aste Nagusia

BLOG (BERRIA)

Bisita Liburua
Loturak
Downloads
 
Bilboko eguraldia


Loiuko aireportua

 
bilboko konpartsak