| 1 |
Bilbotar bat nahi duen tokian
jaio daiteke, mundua zabala da eta. |
| 2 |
Jaioterria aukeratu duen bilbotarra
gura duen lekuan bizi daiteke, baita Bilbon ere. |
| 3 |
Bilbotar batentzako lekurik aproposena
Bilbo da, batez ere Aste Nagusian. |
| 4 |
Bilbo hiri irekia da, ez da beharrezko
enbaxadara joatea pasaportearen bila. |
| 5 |
Pasaporterik behar
ez denez, etor zaitez gura duzunean. |
| 6 |
Bilbon etxeko sentituko zara.
Azalak, sexuak eta adinak ez du axola. Disfrutatu. |
| 7 |
Aste Nagusian Bilbon dabilena
bazter batetik bestera mugi daiteke. |
| 8 |
Edozein txokotan egonda ere jaietan
ez da inor galduta egoten. |
| 9 |
Bakarrik sentituz gero nahikoa
da ondokoari berba egitea lagunak izateko. |
| 10 |
Albokoaren berbetea ulergaitza
bada: kanpotarra da edo jaien gaindosia daroa. |
| 11 |
Parranda ugari egiten duen bilbotarra
luzaro eta zoriontsu bizi da. |
| 12 |
Zientifikoek frogatu dutenez,
barrea eta umorea onak dira osasunerako. |
| 13 |
Ez dago gauza ederragorik bilbotar
zoriontsu batekin giroan ibiltzea baino. |
| 14 |
Giroan dabilenak antzerkia eta
kontzertuak esku eskura izango ditu. |
| 15 |
Ez arduratu prezioagatik, ikuskizun
guztiak - zureak barne - dohinekoak dira. |
| 16 |
Beste inon gustoko lekurik aurkitzen
ez baduzu, begiratu txosnen inguruan. |
| 17 |
Ez ahaztu, bizitzaren antzerkia
ez da kalimotxo katxietara mugatzen. |
| 18 |
Ustegabekoak, Bilbon, ez dira
txarrak halabeharrez, dasta itzazu. |
| 19 |
Kolore berdineko kamisetadun asko
inguruan: konpartsakideen artean zaude. |
| 20 |
Irudi ezberdinak kamisetetan:
konpartsa askotako lagunekin zabiltza. |
| 21 |
Lagunen lagun izan. Plazer konpartituak
sano atseginagoak dira. |
| 22 |
Koadrilan lagunen bat falta bada,
utzi trago bat ordainduta datorrenerako. |
| 23 |
Ez izan Atilaren ondorengo, abuztuaren
26an ere Bilbo osorik beharko dugu. |
| 24 |
Adi laguna: Hamar gau daukan Aste
Nagusi bakarra Bilbokoa da. |
| 25 |
Ah! Eta konturatu ez bazara ere,
Aste Nagusiak 25 urte bete ditu. Topa! |