| |
| |
|
 |
|
| |
| |
| TXINBOTARRAK |
| |
| Helbidea |
Hermogenes Rojos 1, Auzo Etxea |
| Telefonoa |
94 482 09 78 |
| Faxa |
-- |
| Sorrera urtea |
2.006 |
| Bazkide kopurua |
140 |
| Txupinera |
-- |
| Auzoa |
Zorrotza |
| e-mail |
zorrotzakonpartsa@kaixo.com |
| web orrialdea |
-- |
Janzkera:
Ezaugarriak: Txinbotarrak
Zorrotzako Konpartsa auzo bilbotar honen konpartsa da eta bere helburua
jai eta kultura herrikoi eta euskaldunak bultzatzea da, bai gure
auzorako bai Bilborako ere.
Baldintza bakarra, Zorrotzakoa izatea edo Zorrotzan bizitza soziala
egitea da. Auzokideon arteko harremana bultzatzea nahi dugu, bai
elkarte desberdinen artean bai gizabanakoen artean, eta zergatik
ez, belaunaldien artean ere bai. Hau da, auzoko bizitza dinamizatzea
eta beronen subjektu aktiboak izatea, inplikatuz.
Era berean, hainbat ekintzetan parte hartzen
dugu (edo parte hartuko dugu). Alde batetik, Bilboko Konpartsek
antolaturiko Inauterietan, Konpartsero Egunean, Aste Nagusian, eta
Santo Tomasen. Eta bestetik, gure auzoan Jai Batzordeak eta Taldeen
Koordinakundeak antolaturiko Inauterietan, San Juanetan, Mikel Deunako
Jaietan eta Olentzeron. Horrez gain, bestelako ekintzak antolatzen
ditugu, hala nola aurtengoan Ibilaldira eta Araba Euskarazera eginiko
txangoak, eta buruan ditugun beste batzuk gauzatzea espero dugu.
Oraindik jaioberriak garela esan daiteke.
Alabaina, gure ilusioa eta ondo pasatzeko gogoak ikaragarri handiak
dira. Beraz, konpartsan parte hartu nahi baduzu ez izan zalantzarik,
bidali e-mail bat gure helbide elektronikora.
Historia: Nahiz
eta iraganean hainbatetan azaldutako ideia izan, 2005eko Zorrotzako
Jaiak arte (irailaren bukaeran eta urriaren hasiera inguruan) ez
zen ganoraz planteiatu auzoan konpartsa bat eratzea. Jai eta kultura
herrikoiak bai auzoan bai Bilbon bultzatzeko helburuarekin jaiotako
proposamena da. Berehala, auzoko talde eta elkarte desberdinei komunikatzen
zaie, horien artean bereziki Jai Batzordearekin elkarlanean jarduten
direnei.
Jaiak bukatuta, lasaitasun handiagoz, auzokideak
balizko konpartsan parte hartzeko prest egongo diren edo ez aztertzeari
ekiten zaio. Jendearen erantzuna gustokoa bezain harrigarria da
eta ilusioa eta gogoak nabarmentzen dira hasierako momentutik. Bereziki
aipagarriak dira Gazte Asanblada, Gure Lurra eta Ibai-Arte taldeak,
gure auzoan jai eta herri-kulturaren bultzatzaile nagusiak direnak,
zeinen partaideek dena ematen duten proposamena ezagutu bezain laster.
Auzoan izandako harrera onagatik eta behin
jendearen asmoak jasota, Txinbotarrak Zorrotzako Konpartsa sortzea
erabakitzen da. Izena txinbotik datorkio, gure auzoan ezaugarri
ziren kanaberadietako txoritxoa, alegia. Egun, konpartsak 140 kide
inguru ditu baina zifra handituz doa apurka-apurka.
Behin Bilboko Konpartsen federazioan onartuta,
gure aurreneko erronkari gogoz egiten diogu aurre: 2006ko Inauteriak.
Hain handia da gure inplikazio-maila ezen Bilboko konpartsen artean
bakarrak baikara federazioak antolaturiko ekintza guztietan parte
hartzen, sariak ere jasotzeraino: koplilletan hirugarrenak (hiru
partaide ginela esan beharra dago) eta putxeretan bostgarrenak.
Orain dela gutxi, Konpartsero Egunean
parte hartu dugu, agerraldi nabarmena egin ere, bai lagun kopuruen
aldetik bai sortutako giroaren aldetik. Momentu honetan, ilusioz
beterik gaude gure lehenengo Aste Nagusia noiz helduko zain, berton
ikaragarri pasatzeko eta beste konpartsetako kideak ezagutu eta
anaitasunean aritzeko asmoa baitugu.
|
|