Martxoak 8 eta Sardinaren ehorzketa

Aurtengo inauterietan martxoaren 8arekin batera Sardinaren erreketa egitea suertatu da. Bilboko Konpartsaketik, Udaletxea eta Kordinadora Feministaren arteko akordioa bilatu izan dugu gauza biak ordu berean ez izateko. Kordinadoratik saiakerarekin bat egin dute hasieratik eta aukerak zeuden ekitaldi bien ordutegiak moldatuz lehenago sardina erretzeko eta gero manifestazioa ateratzeko

Baina bapatean eta azken momentuan Udaletxeak ez du aukera hau ondo ikusi eta sardinaren erreketa manifestazioa egiten den bitartean egitea erabaki du.

Guretzako penagarria da ordutegia apur bat ez moldatzearren manifestaziora joaten diren bilbotarrak sardinaren erreketan egon ezin izatea. Beraz, aurten Bilboko Konpartsakek sardinaren “bir-erreketa” egingo du Kordinadora Feministak deitutako mobilizazioa eta gero.

Konpartseroak eta bilbotarrak Martxoaren 8ko ospakizunetan parte hartzera konbidatzen ditugu eta geu ere bertan egongo gara, sardina eta guzti!

GORA MARTXOAREN 8a!

GORA BILBOKO INAUTERIAK!

  • Sardinaren erreketaren kalejira: 19:30 Plaza Berrian
  • Martxoaren 8ko manifestazioa: 20:00etan Arriaga Plazatik
  • Sardinaren erreketa: 20:30etan Arriaga plazan
  • Sardinaren bir-erreketa: 21:45etan (gutxi gora behera…mania amaitzean) Arriaga Plazan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude