Aixeberri


banner

 

Ezaugarriak

Aixeberrik jai eredu herrikoiaren alde jarduten dau, Bilboko Konpartsak-ek antolatutako ekintzetan parte hartuz: aratusteak, Aste Nagusia, Tomas Deuna…
Auzoko konpartsa izanez, Otxarkoagan aktiboki parte hartzen dogu era desbardinetan: Maiatzean ospatzen diran umeentzako jardunaldietan, jaietan sukaldaritza leihaketa antolatzen eta auzoan lanean dabilzan alkarte desbardinei laguntzen (Tendel, Otxartabe…).
Kirola ere Aixeberriren oinarri garrantzitsu bat izanik, “Club de Baloncesto Amigos de Otxarkoaga” saskibaloi taldea babesten dogu eta 2012.an Aixemendi mendi taldea sortu genduan.

 

Janzkera

Mahoizko gona ala frakak, kamiseta urdina logotipoagaz eta gerriko gorria.

 


Aixeberri

 

Historia

Mendira igoteko, afaltzeko, solasean ibiltzeko…alkartzen zan lagun talde bat ginan, eta 1996.an aurrerapausu bat emotea erabaki genduan eta alkarte bihurtu, geure burua ezagutarazteko eta, zergaitik ez, Aste Nagusian parte hartzeko.
20 urte pasa dira jadanik eta harrezkero, gastronomikoetan 40 garaikur baino gehiago lortu doguz, hainbat sari aratusteetan, konpartsa partehartzaileenaren garaikurra eta ur jokoetan bandera urdin bat ere bai.

 

Informazio gehiago

Arbolantxa zeharkalea 6 atzekaldea

wwwfacebooktwitterinstagram