Bizizaleak


banner

 

Ezaugarriak

Hasieran sortu ziren konpartsetako bat gara, jai guneari nota berdea jartzen diona ekologismo sozialaren bidez, gizartea ingurumen arazoei buruz kontzientziatzen dugun bitartean.
Hasieratik jai eredu herrikoi, parte-hartzaile eta jasangarriaren alde apostu egiten dugu.
Aste Nagusia Triangunetik gozatzen dugu. Eguerdiko maziak eta gaueko mojitoak Bizizaleak konpartsako klasikoak dira.
Bilboko Konpartsen ekintza guztietan aktiboki parte hartzen dugu, gure filosofia aldarrikatuz.
Jaietan ere, ekologismoaren alde!

 

Janzkera

Kamiseta zuria Mari Jaiaren logotipoarekin, peto berdea eta txanoa.

 


Bizizaleak

 

Historia

Bizizaleak Konpartsa Ekologista 1978. urtean sortu zen Aste Nagusiaren hasierarekin batera, Alde Zaharreko batzorde antinuklearren bitartez. Ordutik aurrera, festaren bitartez ekologismoari buruzko kontzientziazioa egiten saiatu gara eta ekimen ekologistak bultzatzen ditugu jai esparruan, esate baterako, edalontzi berrerabilgarrien sustatzea.

 

Informazio gehiago

Pelota 5
94 479 01 19

postawwwfacebook