Mekauen


banner

 

Ezaugarriak

Konpartsa internazionalista da Mekauen. Herrien arteko elkartasun politikoko sareak josten ditugu, bertako errealitatea gure artean zabaldu eta gurearen berri emateko asmoz.
Urtean zehar elkartasun brigadak egiteaz gain, kontzientziazio, konfrontazio eta eztabaidarako esparruak sortzen ditugu gure ikuspegi iraultzailetik abiatuta.

 

Janzkera

Kamiseta berdea logotipoarekin. Gure logoa kolonaurreko eguzki bat da, horrela Amerikako herriek, 1492a geroztik jasotako kolonizazioaren aurrean izandako erresistentzia borrokak goraipatu nahi izan ditugu.

 


Mekauen

 

Historia

1991ean Bilbo inguruko internazionalistok bihotzetan generamatzan mundu berriak ezagutzera eman eta elkarrekin hauetaz gozatzeko asmoz, Mekauen konpartsa sortu genuen. Nikaragua, Kuba edota El Salvadorren egindako elkartasun brigadetatik ekarritako borroka, aldarrikapen, erritmo, zapore eta giroa gure Aste Nagusiarekin uztartu nahi izan genituen.
Geroztik, hamaika herrirekiko elkartasun sareak josi ditugu, hala nola Amerika Latinoko hainbat herrialde, Palestina, Kurdistan edo Grezia besteak beste. Beti ere ikuspuntu antikapitalista, antinperialista eta feministatik.
Gure txosna leku ezberdinetan izan den arren, orain Areatzako Triangunean gaude kokatuta.

 

Informazio gehiago

Errondabide 12

postawwwfacebooktwitter