Kaixo, lagun kantuzale hori:
Gogoratu martxoaren 10ean arratsaldeko 8etan Bilbo Kantarin hitzordua daukagula. Ibilbidea eta abestiak (aurretik dagoen zenbakia "Bilbo kantari" liburu-txapelan daukatena da) honako hauek izango dira:
Gure auzuneetan sortuak, konparsek Bilboko elkarbizitza asoziatibo aberatsa islatzen dute. Oinezko herritarrak, jaia egiteko bilduz eta euren burua antolatuz, eta jaia denontzat, elitismorik gabe.
Parte hartzea, ikusle hutsak izan baino. Konpartsek eredu parte-hartzailea bultzatzen dute eta, era berean, jende askok ekarpena egiteko duen gogoa bideratuz, festan aktiboki esku-hartzeko bidea emanez.
Jatorri eta sentsibilitate sozial zein politiko askotako jendeak eta taldeak elkartzen gara konpartsetan. Aniztasunetik, eta elkarlanetik Bilbo eraikitzen dugula ikusteak batu eta ilusionatu egiten gaitu.
Kaixo, lagun kantuzale hori:
Gogoratu martxoaren 10ean arratsaldeko 8etan Bilbo Kantarin hitzordua daukagula. Ibilbidea eta abestiak (aurretik dagoen zenbakia "Bilbo kantari" liburu-txapelan daukatena da) honako hauek izango dira:
“Azkuna erregina absolutistaren herrialde harrigarri”tik Bilboko Konpartsok aurtengo inauterieei buruzko irakurketatxoa luzatu nahi dizuegu.
Eta gure lehenengo irakurketa: Azkuna Erreginaren “rodillo”ak ez du lortu jaia moooooztea!! Inauteri partehartzaileak izan dira aurtengoak ere, Gran Viatik desfilatzeko debekuaren gainetik.
Domekan lehenengo aldiz, iazko debekua eta gero, Tostada eta Pontxe lehiaketa izan genuen, arrakasta izugarria, 50 partehartzaile ingururekin eta giro politarekin Plaza Berrian.
Eusko Label produktu sorta baten zozketako zenbaki saritua honako hau izan da: 60937.
Saria hartzeko pasa zaitez boletoarekin gure lokaletik, zabalbide 5, astelehenetik ostiralera goizeko 10etatik 13:30ak arte.
Azkuna Erregina Graziosaren izenean, Errukiorra, Gupidatsua, Absolutua!
Azkunak egun on, Bilboko eta bilbotarren Andrea.
Errukiorra, Gupidatsua, Hutsezinezkoa, Nonnahikoa, Ahalguztiduna, Guztiahalduna, Durangokoa, Kale Nagusiko Jabea.
Zuri, dena dakizun horri, zuri besterikez dizugu zerbitzen eta zuri besterik ez dizugu laguntza eskatzen, zizare hilkor hutsak garenez.
Zuzen gaitzazu bide zuzenetik, zuk saritu dituzunen Kale Nagusitik, ez amorratutako horien bidetik, ezta galdutakoen bidetik.
“Azkuna erregina absolutistaren herrialde harrigarri”tik Bilboko Konpartsok argi utzi nahi dugu 2012 inauterietan desfile alternatiborik ez egitea erabaki dugula, Erregina txit panpoxa eta bere morroien korteak bultzatu duten Gran Viatik desfilatzeko debekuaren aurrean. Antza denez, goi mailako jendilaje horren jabetzapean bait dago.
Follow konpartsak on Twitter

Bilboko Konpartsen Federazioak 1978ko sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara, Bilbotarrak gara.
Bilboko Konparsak Federazioa.