Herritarrak

Gure auzuneetan sortuak, konparsek Bilboko elkarbizitza asoziatibo aberatsa islatzen dute. Oinezko herritarrak, jaia egiteko bilduz eta euren burua antolatuz, eta jaia denontzat, elitismorik gabe.

Parte-hartzaileak

Parte hartzea, ikusle hutsak izan baino. Konpartsek eredu parte-hartzailea bultzatzen dute eta, era berean, jende askok ekarpena egiteko duen gogoa bideratuz, festan aktiboki esku-hartzeko bidea emanez.

Anitzak

Jatorri eta sentsibilitate sozial zein politiko askotako jendeak eta taldeak elkartzen gara konpartsetan. Aniztasunetik, eta elkarlanetik Bilbo eraikitzen dugula ikusteak batu eta ilusionatu egiten gaitu.

> Hasiera

Jai Batzorde Mixtoaren balorazioa

Bilboko Konpartsetatik 2010eko inauterien balorazioa egiteko atzo ospatu zen Batzorde Mistoaren inguruko hausnarketa egin nahi dugu. Batzorde hartan, inauterietan baieztatu genuen moduan, elkarlana sustatzeko inolako ahaleginik ez dela ematen egiaztatu ahal izan genuen egoera honek desfile eta programa paraleloak sortu araziz.

Batzorde Mistoan elkarlana sustatzeko beharrezkoa den aldez aurretiko jarrera eskatzen dugu. Jai Batzorde Mistoaren helburua hiritar orori zuzendutako inauteri zein jai bakar batzuen antolakuntza izan beharko litzateke banaketa honekin bukatuz bilbotarrak bata ala bestearen artean aukeratu araztera behartu beharrean, hauen artean lehiaketa hutsa egongo balitz moduan.

 

Inauteri arrakastatsuak izan dira

Zorionak eta mila esker Bilboko Konpartsekin batera autengo inauteri berezi hauetan parte hartu duzuen Bilbotar guztioi. 2010eko inauteriak IZUGARRI ARRAKASTATSUAK izan direla ziurtatu dezakegu. Hotz izugarria, edurra ere izan dugu, baina ala ere ostegunetik asteartera Bilbon mozorrotu den gehiengoak Bilboko Konpartsekin egin du, gure deiari erantzunez.

Bilboko aratusteak afitxa

Gehiago irakurri...

Jaiaren defentsarako eta hobekuntzarako neurriak behar ditugu

Adierazpena San TomasenSan Tomas azokan irakurritako mezuan Bilboko Konpartsen ordezkariek iragarri dutenez, jaiek azkenaldion jasaten ari diren erasoak bortitzak dira. Horregatik, eta kultur eta jai mugimenduen eredu partzehartzailearen defentsarako eta aitzinamendua bermatzeko neurriak behar direla iragarri dute konpartsek. Gure kezkarekin bat datozen lagun ezagun askok inguratuta plazaratu dugu kezka horretatik abiatuta hausnarketa irekia abian jarriko dugun iragarpena. Hona hemen gaur irakurritako testua:

"30 urte pasa dira frankismoaren ostean lehen jaiak ospatu zirenetik, epe luze batez ilunpean igaro ondoren. Data horren ostean jaiotako gizon emakumeek ez dute hauen sorrera ezagutu jai eredua jada erroturik baitzegoen.

Gehiago irakurri...

Ezetzaren ostean administrazioarekiko auzi errekurtsora joko dugu

Bilboko Udalak gure alegazioei ezetza eman ondoren, Bilboko Konpartsok, aurretik iragarri bezala, administrazioarekiko auzi errekurtsora joko dugula adierazteko deitu dugun prentsaurrekoan honakoak azaldu ditugu:

Gehiago irakurri...

Aste Nagusia izango dugu 2010ean?

konpartsen eskupapera

Bilboko Konpartsak gara eta zurekin batera honako galderak eta hausnarketak egin nahi ditugu:

1978an, hainbat eragilek Aste Nagusia sortu genuen frankismo garaiko jaiei aurre egiteko asmoz: gizarte eragileak, auzo eragileak, eragile kulturalak eta sindikalak.

Gaur egun, Aste Nagusi hartatik 31 urtera, gure balorazioa oso baikorra da. Denon artean paregabea den jai eredua aurrera ateratzea lortu dugu. Munduan zehar jai eredu gutxi dira gurea bezain herrikoiak, jendetsuak eta zabalak.

Gehiago irakurri...

Bilboko Konpartsak gara

Sample image

Bilboko Konpartsen Federazioak 1978ko sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara, Bilbotarrak gara.

Gehiago jakiteko

Kontaktua

Bilboko Konparsak Federazioa.