Herritarrak

Gure auzuneetan sortuak, konparsek Bilboko elkarbizitza asoziatibo aberatsa islatzen dute. Oinezko herritarrak, jaia egiteko bilduz eta euren burua antolatuz, eta jaia denontzat, elitismorik gabe.

Parte-hartzaileak

Parte hartzea, ikusle hutsak izan baino. Konpartsek eredu parte-hartzailea bultzatzen dute eta, era berean, jende askok ekarpena egiteko duen gogoa bideratuz, festan aktiboki esku-hartzeko bidea emanez.

Anitzak

Jatorri eta sentsibilitate sozial zein politiko askotako jendeak eta taldeak elkartzen gara konpartsetan. Aniztasunetik, eta elkarlanetik Bilbo eraikitzen dugula ikusteak batu eta ilusionatu egiten gaitu.

> Hasiera

Aste Nagusiko balorazioak

Aurreko astelehenean, abuztuaren 30ean, aurreratu genizuen gure hasierako balorazioa, jaiak bukatu berri eta zuekin geunden, hasierako balantzea egiteko, gogoratzen duzuenez, 5 ideia azpimarratu nahi izan genituen:

  • 1ngoa, Elkarrizketarako, gauzak konpontzeko gure nahia plazaratu genuen, alkatearekin bildu eta 2.011ko Aste Nagusirako urratsak ematea da gure nahia. Jai ereduaren defentsa ardatz moduan harturik jaien aldeko sinergiak bildu eta gauzak konpontzea litzateke gure gogoa. Horretarako dakizuen lez hurrengo egunetan bilera bat daukagu, 2011ko Aste Nagusia martxan jartzeko
Gehiago irakurri...

Lehen balorazioak

Mari jaiak duela gutxi utzi gaitu eta gaurkoan zuekin bildu gara, lehenengo balorapen azkarra egiteko, jaiak bukatu bezain azkar unerik onena delako. Agian ostean hurrengo egunetan bestelako azalpenak emango dizkizuegu gauzak sakontasunean argituz, eta nola ez, zuen galderei beti bezala erantzuteko prest.

Aste Nagusi berezia aurtengoa, beroa, oso beroa, ulertzen da ezta? Batzuk gehiago berotzen ahalegindu direnak.

Gehiago irakurri...

Prentsa Oharra

Aste Nagusiko astearteko gertaeren harira, zein osteguneko ekitaldien debekuen harira Bilboko Konpartsok hausnarketa batzuk helarazi nahi dizkiegu Bilbotarrei.

  1. Dirudienez Espainiar Audientziaren aginduei jarraika, jai esparruan burutu beharreko ekitaldi batzuk eta jai esparrutik at burutu beharreko beste batzuk debekatu ziren. Aginduaren sustatzaileetako bat, Bilboko Udalean PPko zinegotzi den Carlos David Garcia jauna izanik, paradoxikoki, Bilboko Udaleko jai batzordeko kidea den berberak eskatua.
Gehiago irakurri...

Hiri Krosa sailkapenak

Umeak (pdf)

Gazteak (pdf)

Elbarrituak (pdf)

Herrikoiak eta Federatuak (pdf)

Bilboko Konpartsak gara

Sample image

Bilboko Konpartsen Federazioak 1978ko sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara, Bilbotarrak gara.

Gehiago jakiteko

Kontaktua

Bilboko Konparsak Federazioa.