Gure auzuneetan sortuak, konparsek Bilboko elkarbizitza asoziatibo aberatsa islatzen dute. Oinezko herritarrak, jaia egiteko bilduz eta euren burua antolatuz, eta jaia denontzat, elitismorik gabe.
Parte hartzea, ikusle hutsak izan baino. Konpartsek eredu parte-hartzailea bultzatzen dute eta, era berean, jende askok ekarpena egiteko duen gogoa bideratuz, festan aktiboki esku-hartzeko bidea emanez.
Jatorri eta sentsibilitate sozial zein politiko askotako jendeak eta taldeak elkartzen gara konpartsetan. Aniztasunetik, eta elkarlanetik Bilbo eraikitzen dugula ikusteak batu eta ilusionatu egiten gaitu.

Bilboko Konpartsen Federazioak 1978ko sugarra pizturik mantentzen du: gogotik egiten dugu lan urte osoan eta gure helburua jaiak -Aste Nagusia, San Tomas, inauteriak eta auzoetako jaiak- herritarrek herritarrentzat eginak izatea da. Elkarbizitza posible dela uste dugu, ezberdintasunetik eta iritzi aniztasunetik. Instituzioek bakarrik antolatutako jaien ereduarekin konforme ez gaudenok konpartsetan biltzen gara. Konpartsok ezberdinak gara, jaia gara, Bilbotarrak gara.
Bilboko Konparsak Federazioa.