Bilboko Konpartsak

 

Algara

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Sample image
Sample image

Euskara hutsez Abandon garatzen ditugu jai eta kultura jarduerak, bai, Bilboko erdigune erdaldunduan Zergatik ez? Ez dugu ghettorik nahi euskararentzat. Gure hizkuntzan bizi nahi dugu, normaltasunez, Bilbo osoan eta Euskal Herri osoan ere; ikasten ari direnak, aspaldi ikasitakoak eta euskaldunzaharrak ere harremanetan jarriz. Egun ez dugun egiazko ofizialtasunaren zain egon barik gaurdanik euskaraz biziz eta jende berria euskararen mundura erakarriz lortu nahi dugu gure hizkuntza-komunitatea indartzea.
Bilboko Aste Nagusian gure txosnaren topagunean eszenatokia jartzen dugu. Bertan, kontzertuak, jolasak, euskal dantzaldi eta kantaldiak, haurrentzako ekitaldiak... antolatzen ditugu. Ikasleen eguna, Nafar eta Iparralde eguna eta Bertso eta Trikitixa egunean herri bazkariak ere.

Urtean zehar bestelako aktibitateak: Santa Ageda kantuan, Inauteri Jaia, Udaberri Jaia Albiako Lorategietan (azken urteotan udalak baimena ukatutakoa), beste konpartsekin Santomas eguna, inauteriak, konpartsero eguna... Urtean zehar elkartasunezko harremanak eta jaiak, mendi irteerak, beste herrietako jaietara zein ospakizunetara (Maskaradak, Herri Urrats, Sanferminak, Korrika...).

Janzkera

Kamiseta urdina, aurrean Pellot itxas-lapurraren irudiarekin, "Jende libreen herri askea" leloarekin.

Historia

1993an sortu genuen konpartsa, Gabriel Aresti euskaltegiaren ekimenen inguruko jaietan lehenik, Zenbat Gara elkartearen inguruan gero, garatzen eta sustraitzen etorri da Algara. Euskaldunok elkartu eta festetan euskaraz gozatu ahal izateko helburuarekin, Aste Nagusian euskal gune berezia errotu dugu Bailen kaleko Naja gunean, Areatzako zubi ondoan. Lehen ilun eta zikina zen kalea orain gune bizia da jaietan. Ahalegin handia egin dugu urteotan kontzertu eta ekitaldien programazio propioa eginez.

Informazio gehiago

Facebook / Webgunea.

Helbidea: San Bixente 2, 4. solairua 48001 BILBO

E-posta: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu