Bilboko Konpartsok janari tona erdi bat elikagaien bankura ematea lortu dugu

eli1

 

BILBOKO KONPARTSOK TOMAS DEUNA EGUNEAN ANTOLATU GENUEN ZOZKETARI ESKER IA JANARI TONA ERDI BAT ELIKAGAIEN BANKURA EMATEA LORTU DUGU. ELIKAGAIEN ARTEAN OLIOA, HAINBAT GAZTA MOTA ETA JOGURTAK AURKITZEN ZIREN

Produkto guztiak  ekoizpen ekologiko, lokala eta bidezko kontsumoan oinairritutako kooperatiba batetik datoz.

Gogoratzen duzuenez, bigarren urtez jarraian, Tomas Deunaren egunean gure herrian txerriaren inguruko ohitura berreskuratu nahi genuen, baina gaur egungo egoerari egokituta. Hau da; animalien zainketa egokia bultzatzeko eta ekoizpen eta elikadura eredu berri baten aldeko apustua eginez.

Horretarako Eusko Labela duen Baserriko Txerri baten produktuak zozketatu genituen eta Zozketa horren tiketak bereziak izan ziren Bilboko Konpartsetako egutegia zeramaten eta.

Ekimen horretatik ateratako dirua Bizkaiko Janari Bankuari produktuak helarazteko erabiltzea erabaki zen, jakitun garelako une honetan Bilbon (beste hainbat lekutan bezala) gizarte jantokiak gainezka daudela, eta ekimen honen bitartez ekarpen txiki bat baino egingo ez dugula.

Azpimarratzekoa da Esnetik eta alde zaharreko dendari eta tabernarien laguntza zozketako txartelak banatzerako orduan hartu zuten konpromisoa, baina ezinbestekoa da gogoratzea jendearen partaidetza barik horrelako proiektuak ezin direla aurrera eraman, eskerrik asko!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude