Farolin eta Zarambolasi epaiketa ostiralean

Aurten sorpresatxoa dakarkizuegu konpartsakideok… Farolin eta Zaranbolas epaiketa guk geuk prestatu dugu. Ez gara antzerkilari profesionalak baina ilusio handiz hartu dugu erronka! Aratusteak herritik eta herriarentzat!

Lan handia egiten ari gara eta zuentzako ere rol bat gorde dugu, nola ez! Bilboko herria hurbil dadila Ostiral honetan Udaletxera. Arratsaldeko 19:00etan atxiloturik eramango ditugu Farolin eta Zarambolas Plaza Barriraino. Bertan, epaiketa herrikoia burutuko dugu eta zuen ohiuak eta algarak entzun nahi ditugu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude