Mozorro Lehiaketaren emaitzak

mozorrolehiaketaWEB

Aratuste Zapatuan ospatutako mozorro lehiaketak berezitasun bat izan du aurten. Batetik epaimahai ibiltaria mozorroak baloratzen ibili da jai-esparruan zehar eta bestetik, arratsaldeko bostetatik aurrera epaimahai egonkorraren aurretik mozorroen aurkezpena burutu zen, guztira 54 parte-hartzailek haien mozorroak eta antzezpenak erakutsi zizkiguten.

Epaimahai bezala Udal Jai Batzordeko kideak, Farolin eta Zarabolas, Alde Zaharra Bizirik Elkarteko kide bat eta Erriberako Merkatuko Idazkaria aritu ziren. Hauexek dira erabakitako 2016ko Mozorro Lehiaketaren irabazleen zerrenda:

Konpartsak:
1. Moskotarrak
2. Pinpilinpauxa
3. Munduko Jendeak

Taldeak:
1. Surferos Carnavaleros
2. Cuento de Fantasia
3. Dragoi Bola Z

Banakakoak:
1. Conejo Mosquetero
2. Amazona Trompetista
3. Bebetón

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude