Badator San Juan gaua!

San Juan gaua urteko gaurik motzena da eta urtero gure herrian, beste askotan bezalaxe, sutzar handia pixten da gaua heltzean .

Bilboko Konpartsok ,urtero bezala, ekainak 23ko gau magikoa ospatuko dugu Etxebarria parkean 19:30etatik aurrera.

Aurreko urtean landatutako lizarraren inguruan lurraren errituala eginez emango diogu hasiera udako solstizioaren ospakizunari eta ondoren ilunabarraz gozatzen jarraitzeko aukera izango dugu sua errautz bilakatu arte.

san juan 16

Gogoratu , Bilboko Konpartsok antolatutako egitarauaz gain, Bilboko auzoetako jai batzorde ezberdinek (Auzotarrok) antolatutako hainbat ekintzetaz gozatzeko aukera ere izango dugula bilbotarrok.

Hauek, urteroko ohiturari jarraituz, ekainaren 23ko arraltsalde-gauerako ume, familia, gazte eta, orokorrean, adin eta publiko guztientzako hainbat jarduera antolatu dituzte: umeentzako tailer eta ekintzak, txokolate-jana, animazioa musika eta antzerki talde ezberdinen eskutik, parrilladak, bingoak, herri afariak… eta, nola ez, ohiturazko sua.

Aurkezpen bideoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude